· Irakurri: orain artekoak ·

Hemen topa ditzakezue orainarte gure txoko honetan argia ikusi duten ipuin guztiak. Zuen gustukoak izatea espero dugu!

01. Arrantzan

Gure lehen ipuina! Ikuspuntu bitxi batetik kontatutako istorio batekin eman genion hasiera abentura honi.

 

02. Patua eta biok

Gure bigarrengo ipuina dena duela urte asko idatzi zen. Urterik gabeko garai batean kokatua, izenik gabeko lur batean gertatua, patuarekin erlazio bitxia duen tipo baten gertaerak dakarzkigu.

03. Ihes

Gure inguru hurbilean girotutako istorioa, baina ikuspuntu berezi batetik ikusitakoa. Sarri ukitu izan dira halako gaiak zine, eleberri eta halakoetan, baina honek zerbait berria gehitzea espero dugu. Zuen iritzien zain gaude!

04. Finn McCool-en kondaira

Gorrotoak ez dira lagun onak izaten, ez Euskal Herrian ez Iparraldeko irletan. Ez haurren artean, ez helduen artean. Ez jende arruntaren artean… ez eta erraldoien artean ere. Lur arrotzetan kokatua, istorio polit bat dakarkigu gure artera. Ea guri bezainbeste gustatzen zaizuen!

05. Meatzetik

Opariak jasotzea gustuko dugu denok, baina noizbait pentsatu al dugu opari horien atzean zer egon daitekeen? Labur ispiritua benetan isladatzen du ipuin honek: benetan laburra eta oso irakurterraza.

06. Jeinu

Sarri asko entzun dugu istorioa: kriseilu batetik irteten den jeinuak 3 desira beteko dizkio bertatik atera duen pertsonari. Baina oraingo honetan, desira horiek jasoko dituena oso pertsona berezia izango da. Eta gauzak ikusteko izango duen modua, hortaz, baita.

07. Ametsak

Ametsak ditugu nagusi Labur proiektu xume honetan. Eta ametsei buruzko ipuin bat daukagu gure artean oraingoan ere. Prosa nagusi duen ipuina, eta bukaera bitxiduna, baita.

2011 urteari ongietorria emateko erabili genuen ipuin hau bere garaian; orain urruti samar ikusten dugu hura, baina bere garaian modu on bat iruditu zitzaigun.

08. Aitona oporretan joan zenekoa

Haurrei gezur esateak zenbat arazo ekar ditzakeen aurkezten digu ipuin honek. Kontuz ibili beharra dugu halakoetan. Esandakoak betetzea zenbaitetan ez da horren samurra gertatzen…

09. Leku polit batean bizi omen naiz ni

Sarri oporretan urruneko lekuetara joaten gara, eta bertan ditugunak ahazten ditugu. Ados, sarri ukitu izan den gai bat da hori. Baina oraingoan beste ikuspuntu bat eman nahi dio istorio honek… Beste behingoz ere, labur-laburra.

10. Ipuinak

Udazken sasoian agertu zen ipuin hau, eta honekin batera udazkena gogora zekarren istorioa. Agian ipuina ez da ohikoa bezain laburra, baina tira, giroak ere irakurtzera gonbidatzen zuen.

Ipuinak kontatzea erreminta boteretsua izan daiteke, entzulearen jarrera bereganatzea lortuz gero behinik behin. Entzule hori haur bat izanez gero, boteretsua izateaz gain arriskutsua ere bilakatu daiteke. Agian gaurko gizartearekin aldarapenen bat jasan dezake ipuin honek, baina askoz asmo xumeagoarekin idatzia izan da. Izatez, bere titulua ere xume-xumea da: Ipuinak.

11. Alkohol

Durangoko Azoka garaietan argitaratutako istorioa hau. Azokak jai egunak ere ekarri ohi ditu. Eta jaiak, sarri, gaua dakar berarekin. Eta gauak, sarri, ezustekoak dakartza bere magalean… Oraingoan ezusteko itzel bati buruzko ipuina aurkezten dizuegu.

Badakizue, kontuz ibili ezezagunekin… itxura ona izan arren!

12. Lana

Gabonak. Askorentzat, oporrak. Baina denontzat ez. 3 tipo oso berezientzat batez ere; haientzat ez dira opor egunak bizi ditugunak… eta ez dute oso gustura hartzen hori hala izatea. Ipuin hau urtea amaitzeko modu polita iruditu zitzaigun…

…eta bide batez hasi genuen gabon-ohitura moduko hura mantentzen ahalegindu ginen ipuin honekin. Zer ohitura? Ba gabonetan gabon-ipuin bat argitaratzearena. Berezi samarra ere baden arren… baina tira, egunerokoak ikusteko urtea guztia dugu aurretik, ala?

13. Duna

dunaPertsona bakoitzari leku bat dagokio mundu honetan. Eta leku hori aldatzen ahalegindu arren, ez da erraza halakorik lortzea. Hori gertatzen zaio ipuin honetako protagonista bati: ilargiari. Bai, protagonista bitsia, baina agian lurrean bizi diren asko baino errealagoa. 2012ko lehen ipuina izandako honek bere jarraipena izango du… beste ipuin batean. Ea argitaratzen dugunean zein den asmatzen duzuen!

14. Teknologia berriak

Mugikorrak, ordenagailuak, tablet-ak, ebook-ak… teknologia anitz dugu gure inguruan. Bizitza errazten digun teknologia… eta bizitza konplikatzen diguna baita. Edo agian guk konplikatzen dugu. Horrenbesteko tramankulorik izango ez bagenu ere, antzera konplikatuko genuke…

15. Etorkizuna

Istorio hau argitaratzeko orduan, 2 urte pasa ziren gure kontu (labur) hau hasi genuenetik. Eta horregatik ipuin hau. Denbora hartan heldu (zahartu?) ginen, eta oraindik heltzen (zahartzen?) gabiltza. Gure pertsonaiak baita. Haien istorioak ez.

Etorkizuna 2 urte arinago ezagututako norbaiten istorioa da. Ezberdina, baina berdina. 2 urte arinago lehen istorio hura irakurri zenutenoi, eskerrik asko. Eta hau irakurtzen zabiltzatenoi, baita.

16. Etxe sorgindua

16_etxe_sorgindua

Istorio bitxia eta berezia da hau: ohikoa baino (askoz) luzeagoa denez, 4 atal laburretan banatu dugu. Bi hilero beharrean, atal bakoitza 2 astero argitaratu zen. Ezin esan formulak ondoegin funtzionatu zuenik, egia esan…

Izenburuak dioen moduan, sorgindutako etxeei buruzko ipuina da hau. Sorgindutako etxeetan mamuak egon ohi dira, eta mamu hori da gure istorioaren protagonista nagusienetarikoa. Hori bai, oso mamu bitxia da. Bitxia eta berezia… istorioa bezala.

17. Hitz politak

17_hitz_politakIpuin berezia izan zen hau guretzat: marrazkiak eta hitzak nahasten dituen lehena izan zen. Labur-laburra gainera (aurrekoak ez bezala).

Ez dugu istorioaren inguruko ezer azalduko, horren laburra izanik bestela den-dena kontatuko genuke eta! Ea gustuko duzuen!!

18. Paga estra

18_paga_estraIpuin honek 3 negu arinago ekindako hari bukaera ematen zion. Akabo gure “gabon ipuinak”. Agian urteren batean bueltan ekarriko ditugu, baina momentuz nahikotxo! Gure ipuin labur ohikoei buelta ere suposatzen zuen. Oraingoan ez zuen aparteko luzerarik, ezta marrazkirik ere, nahiz eta marrazkien kontua gustuko izan zenutela dirudi…

Gabonetako pertsonaiez gabonetan baino ez gara oroitzen. Bost axola urtean zehar zer egiten duten, zer gertatzen zaien. Guri opariak ekartzen baldin badizkigute, nahikoa. Agian ez da bakarrik gabonetako pertsonaiekin gertatzen den zerbait.

19. Eguneratzen

19_eguneratzenSareari buruz hitz egiten du ipuin honek. Izan ere, aspaldi hartu genuen ibilbide teknologiko (eta literario) honetan ez gara bakarrak. Askok hartu dute antzerako bidea, eta denok erabiltzen dugu sare berdina gure lanak agertzeko. Konturatu gabe, gure bizitzaren parte bilakatu da hau, eta beste gauza asko ordezkatu ditu sare honek.

Eta ez dira gauzak bakarrik ordezkatu dituenak.

Ikusiko duzuenez, aurreko ipuinetan berreskuratu genuen “laburtasun” puntu hori mantentzen du ipuin honek…

20. Edaten

20_edatenBeti antzerako gauzak antzerako ikuspuntuetatik kontatzea aspergarria denez, istorio hau kontatzeko modua ezberdina da. Ez hobea ez txarragoa, ezberdina. Eta, tituluak dioenaren gainetik, ez, ez da edateari buruzko istorio bat… ipuinan asko edaten den arren!

21. Edaten

21_dragoia

Udazken usaina zekarren istorio honek. Guri, behintzat, hori zekarkigun. Berez, aurretik argitaratutako beste baten jarraipena ere bada; aa zeinena den asmatzen duzuen!!

22. Tabako

22_tabako

Nolabait aurreko batekin erlazioa duen ipuina hau, berez hau ulertzeko aurreko hura irakurtzeko beharrik ez dagoen arren. Espero gustukoa izateaz gain erretzeari uzteko baliagarria izatea!

Advertisements



%d bloggers like this: