Kantzerraren aurka

1 11 2014

23_kantzerra

Tori hamar euro. Bai, arrazoi duzu, ez ditut ulertzen halakoentzako dirurik ematen ez duten pertsonak! Pegatina bat emango didazu mesedez? Jertsean jartzekoa. Bai, milesker. Begista badut bai. Bai, bai, badakizu, halakoekin elkartasuna agertu behar dugu! Auskalo, agian guri tokatuko zaigu egunen batean…

Ez, ez naiz luze geratuko; autoa martxan utzi dut, udaletxera bidean nago. Galdategia gelditu edo lekuz aldatu edo halako txorakeriaren bat nahi omen du norbaitek. Arren! Mundua ez dago burutik sano! Ea zentzugabekeria hori gelditzea lortzen dugun!

Hor uzten dizut basoa. Gogorra dago gaur! Nondik ekarri duzu pattar hori ba? Bai? Ez dirudi ba…

Tira, banoa. Ea gero beste agerraldi bat egitea dudan. Ondo segi!

A! Bide batez, surik bai?

Advertisements