Teknologia berriak

1 04 2012

Bere e-mail helbidea ematen zuen iragarki hartan, eta ez telefono zenbakia; horregatik aukeratu nuen. E-mailak atsegin ditut, inpertsonaltasun kutsu hori mantendu dezaketelako. Tira, hori eta merkeagoak direlako, telefono zenbaki arraro horiekin aldaratuta behinik behin.

Hilabetez trukatu genituen e-mail bidezko mezuak. Bera lagun baten bila baino ez zebilen; ni, ziurrenik, zerbait gehiago topatu nahian. Laster egin zuten mezuek nire nahietarantz. Beroak izaten hasi ziren. Edo orlegiak, lagun batek esan zidan legez.

Gero txat-era egin genuen. Teknologia berriekin aurrera egin behar gu ere. Ondo egon zen. Oso ondo. Ia neskalagun bat izatearen modukoa zen.

Egun batean argazki bat eskatu zidan. Ezetz esan nion. Baina eske jarraitu zuen. Azkenean zerbait bidaltzea adostu genuen. Gezurrik esan gabe. Eta oso ederra zela suertatu zen. Bularrak ere ederrak zituen, nire gustukoak. Oso lotsatia zela esan zidan, eta geratzea lotsa ematen ziola.

Beraz webcam-era pasa ginen. Gustura hitz egiten nuen aurpegi eder harekin, eta berak ere gustuko ninduela zioen. Auskalo. Ez nintzen oso begitsua ni. Baliteke gezurretan aritu izana.

Irudiek gure erlazioa beste maila batera igotzea ahalbidetzen zuten. Ukitzen zenean nuen gustuko batik bat. Bere aurrean egotea izugarri nuen gustuko, kamera baten bitartez izan behar bazuen ere. Egun osoa ematen nuen une haren zain. Nire burua bere aurrean ukitzeko lotsarik ere ez nuen.

Elkar ikusteari buruz aritu ginen noizbait, baita beti genuen topaketa hura atzeratzeko aitzakiaren bat.

Bitartean, emakume maitagarri hura biluzik ukitzen ikusten jarraituko nuen.

Maitemintzen ari nintzen.

***

Gaur ikusi dut. Gertutik. Berak ez nau ikusi, nik ez dut agurtu. Hasiera batean larritu egin naiz, gero ezer arrarorik gertatu ez balitz bezala egin dut aurrera. Tipo batekin hitz egiten ari zen. Ez zegoen oso alai, tipo aspergarria izatearen itxura zuen.

Nik aurrera egin dut, nire neskalagunarekin bainengoen geratuta eta berandu bainenbilen.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: