Lana

1 01 2012

Urtero, garai hau heltzen denean, nire bizitza gorroto dut. Lanera itzuli behar izatea gorroto dut. Lankideak gorroto ditut.

Batez ere, lankideak gorroto ditut.

Hor egoten da euretariko bat, bizarra tindatzen. Horiz. Ilehoria izan nahi du agureak. Bi mila urte baino gehiago ditu; zer egiten du ilea tindatzen? Ez al da ohartzen denok ezagutzen dugula egia? Denok ikusten dugula errealitatea?

Eta bestea. Zeresanik ez. Inoiz ez naiz arrazista izan, baina tipo horren patxada ez dut ulertzen. Ezta jasaten ere ez. Horren motela da, horren geldoa… Normala horren lodi egotea. Miraritzat jo beharko luke horren bizi luzea bizitzea.

Ez dira ametsetako lankideak, ez. Azken urteotan kasik ez dugu hitz egiten. Azken berrehun urtetan. Nahiz eta urtean egun gutxi baino ez ditugun batera ematen.

Usadioak ere badaude. Ohiturak gainditu ezinik bizi gara. Idatzi bako legeak jarraitzen ditugu geuk, ahaztuak ditugun zioengatik. Ni ez nago ados, baina besteak…

Gameluen kontua, esaterako. Hi, mundua aldatu da! Sasoiak aldatu dira! Garai hauetan herriko baboenak dauka beribila. Gu, berriz, gamelutan gora eta behera. Gidatzeko sistemarik ez eta izar baten atzetik. Euria ari duenean, haiek komeriak.

Eta ez dugu ezer aldatzen.

Haurrak bai, haiek bai aldatu dira. Ezagutzen ez ditugun milaka traste pisutsu baino ez dizkigute eskatzen, baina etxeak gero eta hobeto ixten dituzte. A ze garaiak haiek, urre, mirra eta intsentsu apur batekin nahikoa zenean.

Orain, hemen, hotz da. Basamortua faltan botatzen dut. Baina aurrera darraigu, hirurok, isilean. Gameluek ipurdi eta bizkarrean sortzen diguten mina irentsiz.

Une hauetan errege izatea gorroto dut.

Baina tira, lana lana da. 

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: