Alkohol

6 12 2011

Tabernak ixten zirenean kebap eta taxien ordua izaten zen. Azken aukerena baita. Batik bat azken aukerena, agian.

Leku umela zen hura, eta behe-lainoa nagusi izaten zen. Gau-giroaz jabetzen zen behe-laino hura, eta bere mantu hotzak hezurrak astintzen zituen. Baten batzuek, gainera, hezurrak haien artean astintzen zituzten, baita.

Kaleak oraindik harriz eginak ziren. Ez zen samurra gertatzen harri borobil haien artetik ibiltzea. Kaleak estuak ziren oso, eta urte mordoa zituzten, eta etxeak bata bestearen kontra tupust egin behar zutela zirudien. Etxeak erori behar zirela zirudien, baina ez ziren erortzen, nahiz eta eguzkia sartzen nekez uzten zuten, eta gau etengabe baten sentsazioa sortzen zuten. Beti ilun eta beti umel, urtero etxeak gertuago zeudela zirudien.

Izatez, ez dut eguzkia gogoratzen. Baina hori beste kontu bat da.

Bertaraino gerturatzen ziren turista apurren gustukoa omen zen. Auskalo. Nolanahi ere, turista gehiegi ez zen hurbiltzen bazter haietara. Agian ilunegia zelako. Agian beti gaua zelako. Agian urrunegi zegoelako. Agian hotzegia zelako. Agian ez.

Azken tabernak itxi zuenean lagunek etxera alde egitea erabaki zuten. Ni, ordea, gose nintzen. Gose eta mozkor. Gose baino, mozkor, izatez. Bero zen zerbaiten bila joan nintzen, baina zaila suertatzen zitzaidan zuzen ibiltzea. Horretaz ohartzen nintzen, baina saiatu arren ezin ekidin.

Usai goxo batek erakarri ninduen. Ez dakit zerena zen ezta nondik zetorren ere, baina huraxe nahi nuela erabaki nuen. Horren bila hasi nintzen, baina hala ere zuzen joan ezin.

Orduan taxi hura gelditu zen. Nik ez nuen deitu. Ez nuen etortzen ikusi, ez entzun. Behe-laino artean agertu zen. Ilunpean gerturatu zen. Espaloia ukitu gabe hurbildu zen nigana, kontuz, xuabe, eta nire parean zegoenean gelditu zen. Ni ere gelditu nintzen, eta taxi barrenera begiratzen saiatu nintzen, nabarmenegia ez izateko ahaleginetan. Ez nuen ezer ikusi.

Gero atea zabaldu zen, eta neska ilehori baten burua agertu zen. Gorputza ezin nion ikusi nengoen lekutik.

–Taxia konpartitu nahi duzu? –esan zuen, eta nire ingurura begiratu behar izan nuen niri hitz egiten ari zitzaidala egiaztatzeko. Bai, niri zuzentzen ari zen.
–Tira… Er… Nora zoaz ba? –jaso zuen erantzun urduritzat.
–Akaso inporta du? –ihardetsi zidan, konfiantzadun ahotsarekin.
–Ez… Ez… Baina, zera… Gose ere banaiz… –eta ahotsa aurpegia bezain ederra zuela pentsatu nuen.
–Ziur? Benetan zara gose?

Orduan konturatu nintzen ezetz, ez nengoela gose. Ez dakit zergatik pentsatu ote nuen halakorik, gose nintzenik.

–Bazatoz? Hor kanpoan hotz egiten du…

Nire ingurura so egin nuen, alde batera eta bestera. Behe-lainoak dena estaltzen zuen oraindik. Dena. Solidoa zirudien, eta taxiak behe-laino kubo solido horretan hutsune bat topatu berri zuela zirudien. Haize bolada txiki batek azala hoskindu zidan, eta une batez mozkorraldia desagertu zitzaidan.

Bakarrik nengoelaz jabetu nintzen, eta hotzak hezurrak uzkurtu zizkidan. Kale amaiera ikusteko gai ez nintzelaz ohartu nintzen, eta beldurrak bihotza uzkurtu zidan.

–Bazatoz?

Aukeran, taxi ezezagun hark hautabide erakargarria (eta epela) zirudien.

–Ados –eta barrura sartu nintzen.

Ibilgailuaren epeltasunean eserita, zorabioa itzuli zitzaidan. Une batez botaka egin behar nuela pentsatu nuen, baina goragalea kontrolpean mantentzea nuen.

–Erlaxatu zaitez –esan zidan orduan emakume hark. Emakume gaztea, baina emakumea; ez zen neska bat, hura.

Bere bazterretik, eskumako hanka magalean ezarri zidan. Minigona labur bat zeraman, eta takoi luzedun zapatak. Argi gehiago egon izan balitz, gonaren azpikoa ikus nezakeen, agian. Nik aurrera begira jarraitu nuen, urduri, nire anfitrioiaren begirada saihestuz.

–Nora? –galdetu zuen orduan gidariak.
–Etxera –ihardetsi zion emakumeak.

Ez dakit nola zen gai gizon hura laino-maindire haren artean gidatzeko. Edozein unetan laino artean zerbait agertuko zelaren beldurra nuen. Badaezpada, ez nuen ezer esan.

Orduan, emakume hura mugitzen hasi zen.

Lehenengo, beroki hura kendu zuen. Ilez egina zirudien, baina ezin nuen esan zer animaliari zegokion. Animalia batenak izan zitezen erregutu nuen. Kamiseta txuri estu bat baino ez zeraman azpian.

–Hurbildu zaitez hona –esan zuen, eskuarekin eserlekuaren erdialdea ferekatzen zuelarik–. Eta lasaitu, ezer txarrik ez zaizu gertatuko eta. Taxi batean goaz, azken finean.

Eserlekuaren erdian eseri nintzenean, bera nire gainean eseri zen. Hanka bakoitza nire gerriaren alde batean, gidariari sorbalda eskainiz.

Tentetu nintzen.

–Lasai –xuxurlatu zidan belarrira.

Gero kamiseta hura kendu zuen. Bularretakorik ez zeraman, eta bular sendoak agertu zizkidan. Inoiz ikusi ditudan bularrik sendo eta gozoenak.

Begietara begiratu nuen lehenengoz orduan, eta emakume haren edertasuna bere gorenean ikusi nuen.

Orduan, bere bularrak musukatzen hasi nintzen, eta inoiz dastatu dudan fruiturik goxoena iruditu zitzaizkidan.

Orduan bera azkarrago mugitzen hasi zen, eta laster batean prakak kendu zizkidan. Bere gona igo zuen eta haren azpian ezer ez zeramala ikusi edo, hobe esanda, sentitu nuen.

Ispiluan, gidariaren begiak ikusi nituen guri so. Beste une labur batez, mozkorraldia eten zitzaidan.

Eta beste zerbait ere eten zitzaidan.

Ilehori hura bere ahaleginik onenetan zebilen nire gainean, baina ezin inora heldu. Odol fluxua etenda nuen nonbait.

Ordura arte ezagutu nuen emakumerik politena gainean, eta ni ezinean.

Urduritasunari egotzi nahiko niokeen horren errua, hotzari, lekuari. Mutilok maiz egin legez, edozeri alkoholari ezik.

–Barkatu… Zera, ni… Er, zera…
–Lasai, ez zaitez kezkatu. Utzi nire esku –eta bere ahotsa lehen bezain epela zen, eta bere irribarrea lehen bezain erakargarria izaten jarraitzen zuen.

Nire aurrean belaunikatu zen orduan, guztiz biluzik orain. Nire zakila bere ahoan sartu zuen orduan, eta orduan bai lortu zuen hura esnatzea. Asko esnatzea, guztiz esnatzea. Eta beragandik tiraka hasi zen, xurgatzen hasi zen, edaten hasi zen.

Eta beste guztia ahaztu nuen.

Gidariaren begiak gogoratzen ditut, eta nolabaiteko zorabioa, eta alkohola tripetan gora eta behera, eta nire atzamarrak (atzaparrak?) eserlekua harramazkatzen. Baina urrunetik oroitzen dut, beste norbaiten begiak balira bezala, ahaztutako pentsamendu bat bailitzan.

Bertan egotea gogoratzen dut, arnastea gogoratzen dudan bezala, baina pentsamendu hilak dira haiek.

Emakume haren ezpainak oroitzen ditut nigandik tiratzen, nire barruan sartu nahi izango balu bezala. Ni bere barruan sartzea liteke esperotakoa, baina bera nire barruan sentitzen nuen. Gero eta barrurago, sakonago, gertuago.

Begiak zabaldu nahi izan nituen bera ikusteko, baina ezinezkoa bihurtu zitzaidan, gustura bainengoen, eta bera barrurago, eta ni gusturago.

Eta tiratzen jarraitu zuen, eta ni gertuago egon nintzen.

Eta xurgatzen jarraitu zuen, eta behatzak gehiago estutu nituen.

Eta bereganatzen jarraitu zuen, eta azkenean, azkenean, azkena heldu zen.

Eta lasai sentitu nintzen, eta begiak zabaldu ahal izan nituen.

Begiak zabaldu nituenean emakume hura ez zegoen bertan. Bere arropak oraindik lurrean ziren, baina bere arrastorik ez zen. Biluzik eta babesgabe nabaritu nuen nire burua, eta prakak jantzi nituen.

–Heldu gara –esan zuen orduan gidariak. Nire etxe aurrean ginen. Lainoa desagertua zen.

Dirua eman nion, eta, bueltak hartzeko betarik gabe, emakume haren arropak hartu eta taxitik jaitsi nintzen. Gaua inoiz baino hotzagoa iruditu zitzaidan.

Barneak mugitu zitzaizkidan. Tripak ebatu ninduen, baina jadanik alkoholaren efektua ezin zela izan banekien. Beste zerbait nuen barruan. Beste norbait nuen barruan.

Etxe barrura sartu nintzen, gau hartan agian gehiegi edan nuela nire golkoari esanez.

Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: