Meatzetik

1 12 2010

Hotz da han barruan. Ikatzak ezin dezake leku hura berotu. Hotz horrek birikiak izoztu zizkion aspaldi eta erretzeari utzi behar izan zion, bere pipa maiteari agur esan.

Bakarrik bizitzeak ere ez du laguntzen. Ezta umeltasunak ere. Bikoteren bat topatu beharko lukeela esan dio bere buruari noizbait, eta bizilekuz aldatzeak on egin lekiokeela, eta beste mila gauza. Baina ohiturak, usadioak, tradizioa; dena da sendoegia, estuegia. Aldatzea zaila da, eta bere adinarekin are zailagoa.

Kantak entzuten dituenean, ostera, irribarrea agertzen zaio musuan. Ume haiek guztiek maite dutela jakin badakien arren, beraz oroitzen direla gogorarazten diote kantuek, bere zain daudela adierazten dute, eta horrek izugarri pozten du.

Berak, trukean, opariak egiten dizkie. Gero eta garestiagoak, gero eta konplikatuagoak. Urtero, opariak. Gehiagotan egin zizkiekeen opariak, ahal izango balu, baina zaila da. Gero eta zailagoa. Urtero da zailagoa.

Tamalez, astebete baino ez du irauten horrek. Gero meatzera bueltatu behar, bakardadera itzuli behar.

Eta meatzean hotz da, eta kanturik ez da entzuten. Bere buruan baino ez.

Hurrengo urterarte, bere buruan baino ez dira existituko kantuak.

Horra, horra, gure Olentzero…


Advertisements

Ekintzak

Information

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: